XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-¡Ederra da!...¿Baña zelan geiagoko barik?.

- Ara emen eskutitza be.

- Azkar dabiltz - esaeban etxekoandreak paperari begirada bat emon orduko.

- Arin nai ditue gauzok.

- Ariñegi, andrea.

Nik biar atzera biurtuko dot erastuna.

- Ez, gordeizu.

Ibilli gaitean astiro ta patxada onean: erabagi obea emongo dogu.

Biar edo etzi erantzungo jakoe.

Lenengo beintzat jakiñ daiala gizon orrek eztala naikoa zugaz ona izatea, Jaungoikoagaz be izan bearrean gagozala.

Mañasik, bere zeregiñen erdian, eziñ izaeban astu Arranondoko Indianoaren oparia.

Oñetako barri batzuk jantzi bear dituan ume baten senera egon zan gau guztiau opari orren gomuteagaz.

Begiratu barik ikusteban ederto, bere begien aurrean euki eban, eziñ kendurik, erastunaren argitasun deigarri biguna, ta etxeko lagun guztiak esagutu eben, gau atan, iñoiz baño artega ta arduratsuago egoala gure neskatillea oera joateko orduaren zañ.

Ordu ori eldu zanean, bere gelako atea ondo itxi, ta lenengo egieban lanbidea izan zan, gordairoa barriro edegi, erastuna astiroago ikusi ta eskerreko bigarren esku-atzean ipintea.

¡Ezta makala erastuna!- ziñoan, argiaren ondoan eskua ipiñita.

- Artoberok Josepari emonikoa baño zerbait obea bada.

Neure etxekoandreak daukazanak langoa ia, edo ia barik.

Jaungoikoak daki zenbat dirutan erosi daben au Jose Antoniok.